viernes, 28 de marzo de 2008

AURKEZPENA



Leire eta Iraia gara eta blog honen bitartez HEZKUNTZA MOTA ALTERNATIBOAK aurkeztu, landu eta ezagutzera eman nahi ditugu.

Askoren ustez, gaur egungo hezkuntza sistema egokia da, kalitatezkoa...baina beste askoren ustez (eta gu multzo horretan sartzen gara)hezkuntza sistema krisian dago.

Gu irakasle izateko ikasten ari gara, eta hemen bakoitzak bere arrazoiak izango ditu irakasle izateko, baina guk ez dugu sistema eta metodologia hauekin jarraitu nahi, hezkuntza askoz gehiago delako guretzat, ez bait da soilik matematika edo ingelera irakastea.

Eztabaida handiak daude azken bolada honetan eskola porrotari buruz. Eskolan ez dugu behar beste ikasten, irakasleak ez dute bere lana ondo egiten, gurasoek ez dute parte hartzen...Baina dena dagoen moduan jarraitzen du. Aldaketa txikiak baino ez dira egiten, eta gainera zer nolako aldaketak...

Gu izango gara hurrengo irakasleak. Irakasle berriak dira beti gogoz heltzen direnak, gauza berriak frogatzeko prest, metodologia berriak erabiltzeko prest...Esan dezakegu, aukera izango dugula, ume talde bat "gure modura" irakasteko. Hiru urte hauetan irakasle batek baino ez digu hezkuntza mota alternatiboei buruz hitz egin, hezkuntza ulertzeko mota ugari bait daude. Beraz, nola aldatuko dugu ezer? Orain dela 20 urte ikasi zutenek eta guk ia gauza berak ikasten ditugu!

Horregatik aukeratu dugu gai hau, beste aukera batzuk daudela azaltzeko. Aurkeztuko ditugun hezkuntza motak erabat ezberdinak dira ezagutzen dugun hezkuntzarekin konparatuz. Baina behintzat bakoitzaren alde onak ezagutuko ditugu eta nahi izanez gero erabili ahalko ditugu.

No hay comentarios.: