BIZITZA:
Maria Montessori Chiavaralli ( Italia ) herrian jaio zen 1870eko abuztuaren 31ean familia burges fededun baten baitan. Garai haietan emakume batek irakasle izateko aukera zuen soilik, baina Montessorik Ingeniaritza, biologia eta medikuntza ikasi zuen. Italiako lehen mediku emakumea izan zen.
Montessorik emakumeen egoera sozialarengatik interes handia erakutsi zuen eta emakumeentzako nazioarteko bi kongresuetan hartu zuen parte. Emakume eta umeengatik interesatzen da eta gizartean bizi baldintzak duten ondorioetaz hitzegiten du. Adimen urritasuna zuten haurrekin lan egin zuen eta konturatu zen haur hauek bere gaitasunak bazituztela eta garatu zitzaketela. Haur hauek bizitza hobe bat merezi zutela uste zuen eta ez zituen ikusi gizarterako karga bat bezala. Momentu honetatik aurrera Montessorik haurrekin lan egitea erabaki zuen.
IDEIAK:
Konturatu zen haur hauek beraien adimena eta pertsonalitatea garatzea behar zutela eta horretarako manipulatzeko objektuak behar dituztela. Izan ere, gizakiak aktibitateekin eta errealitatearekin kontaktuan egoteko beharra du. Montessorik garrantzia ematen dio haurren behaketari eta adierazten du haurrei ezin zaiela ezer inposatu. Egin behar dena bere gaitasun propioak garatzen laguntzea da. Materialak erabiltzeaz aparte, atzerapena duten haurrak lagunduak izan daitezkela ustea beharrezkoa zela esan zuen.
Montessorik Pestalozziren (pedagogoa) lanak ezagutu zituen. Honek irakasleak bere baitan aldaketa bat lortu behar duela esaten zuen. Bere lanarekiko maitasuna sentitu behar duela eta irakaslea eta haurraren artean maitasuna egon behar duela.
Pedagogo honi buruz, hasierako sarreretan hitz egin dugu eta bere web horria ere aipatu egin dugu, beraz, informazio gehiago nahi izatekotan egin KLICK
viernes, 23 de mayo de 2008
Suscribirse a:
Comentarios de la entrada (Atom)
No hay comentarios.:
Publicar un comentario