lunes, 12 de mayo de 2008

PEDAGOGO SORTZAILEAK.

Atal honetan, autore ezberdinei buruzko informazioa erraztuko dizuegu.Hona hemen gugan eragin handien izan duten pedagogoak:


PEDAGOGIA LIBERTARIOAK ETA ANTIAUTORITARIOAK:

FERRER I GUARDIA:

Pedagogo bartzelonar hau dugu pedagogia anarkistaren eredu. Gizarte kezka sakonak zituenez gero, konpromiso anarkista bereganatu zuen, eta sakondu eta zabaldu ere egin zuen. Haren ideia pedagogikoek goraipamen bezainbeste kritika jaso dituzte.Horregatik, Europako Hezkuntzaren Historia jorratzen duten aldizkarietan haren ideia pedagogikoen inguruko laudoriozko artikuluekin batera oso kritikoak diren beste batzuk aurkitu ahal ditugu.

Informazio gehiago HEMEN

ALEXANDER S. NEILL:

Pedagogia antiautoritarioaren korrontearen eredu garbiena dugu Neill. Summehillgo eskola barnetegia sortu zuen 1921. urtean Ingalaterran, 37 urte zituela. (eskola honi buruzko informazioa aurreko sarreretan aurki dezakezue). Duela 32 urte zendu bazen ere, bere horretan jarraitzen du berak sortitako eskolak. Neillek hezkuntzari buruz zuen ikuspego erradikalaren oinarri teorikoak praktikara eraman zituen bertan.

Informazio gehiago HEMEN.

Summerhill y Neill:

CARL ROGERS:

Psikologia humanistaren ordezkari esanguratsuena dugu Karl Rogers. Pertsonan zentratutako ikuspuntua landuko du, eta gizabanakoa norbere aldaketarako prozesuaren oinarria izango da.Horrekin batera, taldeekin egingo du lan, pertsonen arteko erlazioak arakatuz. Rogersen ekarpen handiena psikoterapiaren munduan izan bada ere, ezin dugu ahaztu zer-nolako eragina eduki duen hezkuntzaren alorrean, bai ikaslearengan zentratutako hezkuntza defendatuko duelako, bai taldearen koordinatzaileari buruz duen ikuspegiagatik.

Informazio gehiago HEMEN.

Eta irakurtzeko gogorik ez badaukazue hona hemen bideo bat Carl Rogersen biografiarekin:

1 comentario:

Iker Madariaga dijo...

Zuen galderari erantzuna bilatzen saiatu naiz, eta aurkitutako blog interesgarri batean irakurritakoa kopiatu dizuet. Zuen kezkak asetuko dituelakoan, asteburu ona pasa!

Ta segi nire blog-a bisitatzen. Aio!